2008-10-30


Filosofia bezala autogestioa eta lan eredu gisa asanblada duen irratia dugu hau, aurten, 2008ko urriaren 11ean hogei urte betetzera eraman dituen antolatzeko modua. Hogeita bost urte Gasteizeko herri mugimenduari ahotsa emanez, beste era batera bizi eta gauzak egin daitezkeenaren aldeko apustua plazaratuz. Izan ere, erabat beharrezkoa sortatzen da halako iniziatibak Gasteiz bezalako ingurune batean, non, herriaren parte hartzea mugatua den, herritarrentzat prestaturiko dinamikak hutsaren hurrengoa diren eta indibidualismoaren aldeko bultzada zabaltzen den. Azken finena, irrati alternatibo baten izaeratik, gaur egun bizi dugun jendarte eredu eta errealitate sozialean eragin eta aldaketa bat bultzatzeko lan egiten duen jendearen izerdiak aurrera ateratako irrati librea dugu HALA BEDI!
Irratsaio aberats eta zabala eskaintzeaz gain, interneten ere web orri bat kudeatzen dute (http://www.halabedi.org/). Bertan eguneko albisteak jartzen dituzte, ez bakarrik Gasteiz ingurukoak, baita Euskal Herri eta mundu mailakoak ere.


















Guzti honegatik, 20 urte bete berri dituen Gaztetxearekin batera, sekulako jaialdia antolatu zuten urriaren 11rako, “Piztu Gasteiz” lelopean. Egun guztirako egitarau zabal eta erakargarria, eta ez festarako deialdiarekin bakarrik, herri mugimenduari omenaldi bat eginez, hurbiltzen zen orori bera ere giltza zela adierazi nahi izan zioten, elkarlana sustatu nahian.

No hay comentarios: