"Aspaldi aspaldian geunden aukera honen zain. borroka iraultzaile honi ekin genionetik bizi izan ditugun ekitaldi eta ekintza guztietatik, guretzat ez da hau baina une zoriontsuagorik izan. Azalduko dizuet zergatik: gaurko ekitaldi hau, haur kubatarrok gurekin gaur duzuen bilera hau, Iraultza honen ekitaldirik ederrena delako, zuek gu bezala ez zaretela biziko esan nahi duelako. zuek guk sufritu genuena ez duzuela sufrituko esan nahi du.
Guk ezin izan genuen inoiz hone, gotorleku honetara etorri; hemen gehiegikeria eta injustiziarik okerrenak gauzatzeko gai ziren milaka soldadu, milaka gizon armatu zeudela baino ez genekien. Guk ez genuen gotorleku militar bat zena ikusteko pribilejio hau izan. Geure buruari galdetzen genion: zertarako balio dute gotorleku militarrek? Geure buruari galdetzen genion: zergatik daude hainbeste soldadu hemen barruan? Zergatik daude hainbeste konpainia eta erregimendu? Zer esan nahi du honek guztiak? Zein zen soldadu horien helburua? Eta guk, sasoi batean zuek bezala haurrak izan ginenok, sufritu egin genuen; soldadu haiek zertarako ziren ezagutzeko aukera izan genuen.
Gu guztion baitan bidegabekeria eta gehiegikeriaren aurkako gorroto sentimendua dago. Inor ez dago ados eskolan handiak txikienak kolpatzen dituenean. Inor ez dago ados eskolan indartsuenak ahulena menperatu nahi duenean; eskolan mundu guztiak mespretxatzen du indarrez gailentzen dena, bere ikaskideez abusatuz. Eta horixe zen herrialde guztian gertzen ari zena: indartsuak, armak eskuan zituztelako, ahula zen herriari gehiegikeriak eginez bizi ziren. Horregatik egun batean, soldadu hauen betekizunaz hitz egiten ari ginela, Kolunbiako gotorlekua eskola bihurtuko zela esan genuenean, gu guztion desirarik biziena adieraazten ari ginen.
Ez zen erreza izan gotorleku hau hartzea. Milaka lagun erori ziren bidean. Gotorleku hau menperatzeak odol asko, borroka ugari eta hainbat bizitza utzi zituen bidean. Hasieran ezinezkoa zirudien. Gu talde txikia ginen eta gotorleku hau koinoiez beteta zegoen, tankez beteta, soldaduz beteta, fusilez beteta. Indarra diktaduraren sinboloa zen eta gotorleku hau indarraren sinbolo. Beraz, inork ez zuen uste gutxi batzuk ginen haiek, egun batean, gotorleku izugarri hau menpean har genezakeenik.
Alabaina, fedea izan genuen; eta fedea izan genuelako gaude gaur hemen zuekin bildurik. Asko borrokatu beharra zegoen; bataila asko irabazi behar ziren; baina guk bagenekien irabaziko genituela, arrazoia genuelako, kausa zuzen bat defendatzen ari ginelako; eta horrela, egun batean, errebeldeen tropak Kolunbian sartu ziren, diktaduraren indarrak menperatu ondoren. Eta agindutako hura gaur bete da. "
Fidel Castro - 1959ko irailaren 14an -
No hay comentarios:
Publicar un comentario