HANGOA HEMEN ETA HEMENGOA HAN.
2008-12-11
2008-10-30
Filosofia bezala autogestioa eta lan eredu gisa asanblada duen irratia dugu hau, aurten, 2008ko urriaren 11ean hogei urte betetzera eraman dituen antolatzeko modua. Hogeita bost urte Gasteizeko herri mugimenduari ahotsa emanez, beste era batera bizi eta gauzak egin daitezkeenaren aldeko apustua plazaratuz. Izan ere, erabat beharrezkoa sortatzen da halako iniziatibak Gasteiz bezalako ingurune batean, non, herriaren parte hartzea mugatua den, herritarrentzat prestaturiko dinamikak hutsaren hurrengoa diren eta indibidualismoaren aldeko bultzada zabaltzen den. Azken finena, irrati alternatibo baten izaeratik, gaur egun bizi dugun jendarte eredu eta errealitate sozialean eragin eta aldaketa bat bultzatzeko lan egiten duen jendearen izerdiak aurrera ateratako irrati librea dugu HALA BEDI!
Irratsaio aberats eta zabala eskaintzeaz gain, interneten ere web orri bat kudeatzen dute (http://www.halabedi.org/). Bertan eguneko albisteak jartzen dituzte, ez bakarrik Gasteiz ingurukoak, baita Euskal Herri eta mundu mailakoak ere.
Guzti honegatik, 20 urte bete berri dituen Gaztetxearekin batera, sekulako jaialdia antolatu zuten urriaren 11rako, “Piztu Gasteiz” lelopean. Egun guztirako egitarau zabal eta erakargarria, eta ez festarako deialdiarekin bakarrik, herri mugimenduari omenaldi bat eginez, hurbiltzen zen orori bera ere giltza zela adierazi nahi izan zioten, elkarlana sustatu nahian.
2008-10-28
TOP 7 - ikus entzunezko komunikazioan lehen zazpi bideo guneak-
1.- IKASTUBE
Ikasgaiarekin nola ikus entzunezko komunikazioa deituriko karrerarekin berarekin halako harreman estua izateagatik jarri dut lehen postuan web gune hau. Izan ere, gaur egungo errealitatean, digitalizazioaren mundu berri honetan, garrantzi berezia nola presentzia ikaragarria hartzen dute telebistaz kanpoko ikus entzunezko komunikabideek, esaterako, blog-etan aurkitzen ditugun telebista programa propioak. Hauek egiteko ordea, nola ikus entzunezko bestelako komunikabide alternatibo (telebistatrekin alderatuta) guzti hauek egiteko azalpen eta instrukzioak, hala ezagutza minimoak ezinbestekoak dira. Horregatik hain zuzen lehengo postu hau, bertan aurkitzen diren bideo askotan, denetan ez esateagatik azalpen hauek agertzen zaizkigulako.
2.- IKASVLOGAK
Aurreko arrazoiketa berari jarraiki, erabat interesgarria iruditu zait gune hau. Izan ere bertan, karrerarako nola ikasgairako oso erabilgarriak izango zaizkigun irakaspenak barneratzen dira bideo bitartez eskainiak, eta aldi berean zenbait lotura aberasgarri luzatzen zaikigun bitartean. Gainera, gaiaren inguruan ezagutza duten pertsonei eskaintzen zaizkien elkarrizketak nola hauek buruturiko azalpenak azaltzen dira, ingelesez izanik ere euskarazko azpitituluekin.
3.- EITB.COM
Bigarren postuan jarri dut web orri hau, bideoak agertzeaz gain, gaur egun Euskal Herriko komunikabide garrantzitsuenetako bat bezala hartzen delako. Ez agian onena eta osatuena delako, nahiz eta alde horretatik ere oso ondo egon nire aburuz, baizik eta eskuraerraza delako, nola erabat erabilgarria. Bertan, berriekin zerikusia duten bideoez gain, hau da kazetaritzazkoak, bestelako bideo pila aurki daitezke, eta garrantzitsuena deritzodana, norberak bere aportazioak egiteko aukera ematen duen eremua da.
4.- BERRIA TB
Hirugarren postuan jarri dut Berria.info-k eskainiriko zerbitzu hau, izan ere, kazetaritzaren ingurunean oinarritua izanik gure ikasketak garrantzia ematen diot, nahiz eta hemen aurkitzen ditugun albiste, irudi gehienak dagoeneko eitb.com web gunean ikusgai izan. Horietaz gain, badaude osagarriak diren ikus entzunezko baliabide gehiago, denak beti ere euskal ingurunearekin zerikusia dutenak eta albiste kutxuarekin.
Interesgarri eta baliagarria delako, eta euskaraz nola eskuragarria delako jarri dut hemen, eta aldi beren, komunikabide azpimarragarria izanik, konfiantza ematen duelako, aurrez aipaturiko guneen antzera.
5.- EUSKALTUBE.
Gune hau ere, norberaren kazetari dena pisteko prestatua dagoela esango nuke, erabiltzailea hartzaile huts izatetik, igorle izatera gonbidatzen duelarik. Eta aldi berean, euskara hutzean eginik bideoak jartzen ditu eskuragarri, gai edozelakoa dela ere. Horregatik, hizkuntzaren aldetik batez ere, erabilgarria dela deritzot, erabilera errazekoa egiten zaidalako, nola hurbilekoa. Eta aldi brean, hurrengo bi guneekin alderatuz, seriotasun maila handiagoa ikusten diot entzunezko eskaintza ederrarekin.
6.- YOUTUBE
Argi dago, aurrez eta ondoren aipatuko ditudan ikus entzunezko komunikazioako gune guztien artean, seguruenik hau izango delako, ikuslegoak edo erabiltzaileek gehien erabili edo ikusiko dutena. Izan ere bertan milaka dira aurki ditzakegun bideoak, askotan gero blog-etan aurki ditzakegun berdinak direnak, edo alderantziz. Informazio edo bideo inturri nabarmenetarikoa den arren, ez dut lehen hiru postuetan jarri, ez duelako konfiantzarik ematen eta aldi berean, bertan aurki ditzakegun bideorik gehienak garrantzirik gabeko, lagunarteko bromazko bideoak direlako. Hori dela eta, bideo iturri azpimagarria den aren, ez zait iruditzen komunikazioaren ildoan ematen zaion presentzia zor zaionik.
7.- GOGLE Video.
Aurrekoa bideo iturri nabarmenena den bezala, hemen aipatzen dudan hau bilatzaile guztien artean agian erabilgarriena izango da, entzutetsuena bai behintzat. Horregatik, eta agian bere bideo gunea hain ezaguna ez den arren, egunero egunero milaka dira gune horretarako sarreratik pasatzen diren erabiltzaileak, askok, youtube-ren antzera ere erabiliko dutelarik. Hemen ordea, aurrekoaren antzera, bideo ugari ikusi ditzakegun arren, asko youtube-koak, besterik gabeko ugari daude, baina interesgarriagoak izan daitezkeen ikus entzuneko web guneak baino ezagunagoa da erabat.

2008-10-23
"Aspaldi aspaldian geunden aukera honen zain. borroka iraultzaile honi ekin genionetik bizi izan ditugun ekitaldi eta ekintza guztietatik, guretzat ez da hau baina une zoriontsuagorik izan. Azalduko dizuet zergatik: gaurko ekitaldi hau, haur kubatarrok gurekin gaur duzuen bilera hau, Iraultza honen ekitaldirik ederrena delako, zuek gu bezala ez zaretela biziko esan nahi duelako. zuek guk sufritu genuena ez duzuela sufrituko esan nahi du.
Guk ezin izan genuen inoiz hone, gotorleku honetara etorri; hemen gehiegikeria eta injustiziarik okerrenak gauzatzeko gai ziren milaka soldadu, milaka gizon armatu zeudela baino ez genekien. Guk ez genuen gotorleku militar bat zena ikusteko pribilejio hau izan. Geure buruari galdetzen genion: zertarako balio dute gotorleku militarrek? Geure buruari galdetzen genion: zergatik daude hainbeste soldadu hemen barruan? Zergatik daude hainbeste konpainia eta erregimendu? Zer esan nahi du honek guztiak? Zein zen soldadu horien helburua? Eta guk, sasoi batean zuek bezala haurrak izan ginenok, sufritu egin genuen; soldadu haiek zertarako ziren ezagutzeko aukera izan genuen.
Gu guztion baitan bidegabekeria eta gehiegikeriaren aurkako gorroto sentimendua dago. Inor ez dago ados eskolan handiak txikienak kolpatzen dituenean. Inor ez dago ados eskolan indartsuenak ahulena menperatu nahi duenean; eskolan mundu guztiak mespretxatzen du indarrez gailentzen dena, bere ikaskideez abusatuz. Eta horixe zen herrialde guztian gertzen ari zena: indartsuak, armak eskuan zituztelako, ahula zen herriari gehiegikeriak eginez bizi ziren. Horregatik egun batean, soldadu hauen betekizunaz hitz egiten ari ginela, Kolunbiako gotorlekua eskola bihurtuko zela esan genuenean, gu guztion desirarik biziena adieraazten ari ginen.
Ez zen erreza izan gotorleku hau hartzea. Milaka lagun erori ziren bidean. Gotorleku hau menperatzeak odol asko, borroka ugari eta hainbat bizitza utzi zituen bidean. Hasieran ezinezkoa zirudien. Gu talde txikia ginen eta gotorleku hau koinoiez beteta zegoen, tankez beteta, soldaduz beteta, fusilez beteta. Indarra diktaduraren sinboloa zen eta gotorleku hau indarraren sinbolo. Beraz, inork ez zuen uste gutxi batzuk ginen haiek, egun batean, gotorleku izugarri hau menpean har genezakeenik.
Alabaina, fedea izan genuen; eta fedea izan genuelako gaude gaur hemen zuekin bildurik. Asko borrokatu beharra zegoen; bataila asko irabazi behar ziren; baina guk bagenekien irabaziko genituela, arrazoia genuelako, kausa zuzen bat defendatzen ari ginelako; eta horrela, egun batean, errebeldeen tropak Kolunbian sartu ziren, diktaduraren indarrak menperatu ondoren. Eta agindutako hura gaur bete da. "
Fidel Castro - 1959ko irailaren 14an -
Suscribirse a:
Entradas (Atom)